1-NOLA JAZNTEN DA?
Oso erraza da; ilea bilduta daukazunean, txanoa jantzi eta tira egin aurrerantz nahi duzun punturaino. Ondoren, 2 gantxorekin eutsi belarrien gainetik. Bi lazo luzeak, garondoan 2 korapiloekin estutu eta soberan geratzen dena Zapitxanoak dituen 2 hebilletatik pasa eta lotu mototsaren goialdean.
2- BURUKO ILEA BISTAN UTZI DAITEKE?
Bai. Zapitxanoa ipini ondoren, tolestu goiko aldea barrurantz, nahi duzun punturaino.
3-NOLA LORTU MOTOTSAREN FORMA?
Hainbat modu daude, baina esponjako donutsa oso aukera ona da mototsa posizio ezin hobean mantentzeko.
4- AHOLKUREN BAT?
Ez irristatzeko, ez garbitu ilea egun horretan bertan, eta, garbitzen baduzu, ez erabili ile-egokitzailerik. Jarri gakoak tinko alboetan.
5- ZERGATIK JANTZI ZAPITXANOA?
30 urte daramatzat baserritar jantziak egiten, eta emakume askok zapia buruan jartzeko zuten zailtasuna ikusita, prozesu hau errazteko zapitxanoa asmatu nuen.
Zapiak duela mende bat baino gehiago izan zuen funtzioari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, koloreen sinbolizazioa, etab. Gure sare sozialetan aurkituko duzu.
6. AINTZINEAN ZAPIA NOLA JARTZEN ZUTEN?
Zapitxanoaren ordez zapia buruan nola jartzen zuten ikasi nahi baduzu, animatu aholku hauei jarraituz.
Nola jantzi? ¿Cómo vestirlo?
Buruko ilea, bistan utzi daiteke? Dejando el pelo a la vista
Aitaren laguntzarekin zapitxanoa janzten!